'Metraiak' film laburren lehiaketa egingo dute laugarrenez
Oiartzungo Gazte Sortzaileek antolatu dute txapelketa, eta hilaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Oiartzungo Gazte Sortzaileek antolatuta, IV. Metraiak Film Labur Lehiaketa egingo dute aurten. Gazteei zuzendutako txapelketa da, zehazki, 18 eta 35 urte bitarteko herritarrek 2025-26 ikasturtean sortutako lanak bidali beharko dituzte hilaren 30a baino lehen.
Gaia librea da, eta euskaraz edota mutua izan beharko da, eta gehienez ere 25 minutuko iraupena izango dute lanek.
1.000 euroko saria eta Oiartzungo sortzaile batek eginiko eskultura oroigarria banatuko dituzte, eta epaimahaia Ander Iriartek, Txapela Studiosek, Endika Loiolak eta Ane Garmendiak osatuko dute.
Bestalde, aurreratu dute maiatzaren 18an proiektatzeko hautatu diren film laburren berri emango dutela.
Parte hartzeko helbide honetara bidali behar da film laburra MP4 formatuan, eta, horretaz gain, informazio fitxa ere atxiki behar da. Azken horretan sinopsia, talde artistikoa, proiektuaren berezitasunak eta grabaketa zein ekoizpen datak zehaztu behar dira.
Informazio gehiago nahi duenak, Metraiak-en Instagram kontua begiratu dezake.
