Oiartzungo kultur ekosistema marraztuko dute larunbatean
Oiartzun Burujaberen Kultur Mahaiak proposatutako hausnarketa prozesuaren bigarren saioa izango da. 10:00etan hasiko da, udal areto nagusian.
Oiartzun Burujaberen barruan dagoen Kultur Mahaiak proposatuta, hausnarketa prozesuaren bigarren saioan Oiartzungo kultur ekosistema marraztea izango dute helburu.
Horretarako hilaren 18an (larunbata) elkartuko dira udal areto nagusian, eta herriko kultur eragileak elkartuko dira bertan.
Hitzordua 10:00etan hasiko da.
