Sanduzelaiko erailketa matxista salatzeko, elkarretaratzea
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, gaur arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, Doneztebe plazan. 18:30ean izango da.
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, martxoan egin zuten elkarretaratze bateko artxiboko irudia. Imanol Saiz Gomez de Segura Atzo goizaldean emakume bat hil zen Sanduzelain (Iruñea) etxe bateko hirugarren solairutik erorita. Berria egunkariak azaldu duenez, Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du emakume horrengatik ezarritako urruntze agindua urratzeagatik, eta diotenez, gertatutakoa ikertzen ari dira.
Horren aurrean, Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du gaurko. 18:30ean izango da, Doneztebe plazan.
