Adierazpen instituzionala, Iruñeko hilketa matxistaren harira
Hilketa matxista gaitzetsi eta mugimendu feministak bihar deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute udaleko talde politikoek, aho batez.
euskaraldiaren harira adierazpen instituzionala egin du Errenteriako Udalak.Izaro Perez Loperena Errenteriako Udaleko talde politikoek adierazpen instituzionala egin dute, aho batez, Iruñean izandako hilketa matxista salatzeko. Erabat gaitzetsi du hilketa matxista udalak adierazpen horretan, eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi. Horrelako gertaerak ez dituztela onartzen eta erakunde gisa lanean jarraituko duela esan du udalak, “emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Herritarrak eta bereziki gizonak, euren jarrera eta jokabideak arretaz begiratzera deitu ditu, gainera, eta edonolako erasoen aurrean jarrera aktiboz esku hartzera.
Hil duten emakumearen familiari elkartasuna adierazi dio, eta azkenik, bat egin du erailketa hori gaitzesteko Oreretako Mugimendu Feministak bihar, hilak 15, deitu duen mobilizazioarekin. Clara Rangel plazan izango da, 19:00etan; herritarrak ere parte hartzera deitu ditu.
