Galtzarabordako igerilekua itxita, lehiaketagatik
Eskolako igeriketa lehiaketak direla eta larunbatean Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da 13:00ak arte.
Eskolako igeriketa lehiaketak direla eta itxita izango da Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua larunbatean, hilak 18, 13:00ak arte. Hori horrela, kiroldegi horretan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderiara lekualdatuko dituzte, ordutegi berean, haurtxoena izan ezik. Azken horiek, ohiko ordutegi eta lekuan egingo dituzte.
Gainontzeko instalazioa zabalik izango da ohiko ordutegian.
Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.
