Iruñeko hilketa matxista salatzera deitu dute
Igandean 37 urteko emakume bat hil zen Iruñean, etxe bateko hirugarren solairutik erorita. Gizon bat atxilotu dute, emakumearengandik urruntzeko agindua urratzeagatik.
Basauriko hilketa matxista salatzeko larunbatean egindako elkarretaratzea.Oreretako Mugimendu Feminista Beste hilketa matxista bat. Basaurin izan zen aurrekotik 11 egunera hil du gizon batek emakume bat Iruñean. Euskal Herrian urte hasi denetik hiru hilketa matxista izan dira; kontaketa ofiziala egiten hasi zirenetik, 2003tik hain zuzen ere, 136 emakume hil dituzte gizonek. Biolentzia bikarioa da indarkeria matxistaren beste aurpegietako bat, eta 2003az geroztik, hamahiru haur hil dituzte gizonek.
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar, hilak 15, Clara Rangel plazan 19:00etan hasita. Eraso matxistarik ez dutela onartuko, aski dela esango dute.
Igandean 37 urteko emakume bat hil zen Iruñean, etxe bateko hirugarren solairutik erorita. Gizon bat atxilotu dute, emakumearengandik urruntzeko agindua urratzeagatik.
