Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKirola

Kirolean euskara eta genero berdintasuna txertatzea helburu

Gazteekin zuzenean lan eginez, kirol ingurunean ematen diren botere harremanak, lehiakortasuna eta hizkuntza ohiturak eraldatzeko estrategiak proposatzen ditu egitasmo horrek.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/04/14

Pasaiako Udalak, Pasaiako Kirol Badia klubarekin, Kiru-Do karate klubarekin, Koxtape Arraun Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, kirolean euskara sustatzeko eta genero berdintasuna lantzeko egitasmo bat abiatu du. Gazteekin zuzenean lan eginez, kirol ingurunean ematen diren botere harremanak, lehiakortasuna eta hizkuntza ohiturak eraldatzeko estrategiak proposatzen ditu iniziatiba horrek.

Proiektua hiru fasetan banatu da: 2023-2024 ikasturtean ikerketa egin zen, 2024-2025ean esku hartze pilotua eta 2025-2026an lan hori finkatzen eta zabaltzen ari dira. Hona hemen ikasturteko hiru lan lerro nagusiak:

  • Zabalpena: Egindako lana herritarren artean ezagutaraztea, bereziki sortutako ikus-entzunezkoaren bidez, eta beste klub batzuk prozesura gerturatzea.
  • Kontrastea: Adituekin eta herriko eragileekin (udal teknikariak edota klubak) hausnarketa saioak egitea programa doitzeko.
  • Esku hartzea: Saio sistematizatuak egitea kirolari gazteekin eta entrenatzaileekin, azken horiek balioen erreferente gisa formatuz.

Egitasmoaren muina gazteen ahotsa erdigunean jartzea izan dela adierazi dute sustatzaileek, haien bizipenetatik abiatuta kirol taldeak babesgune bihurtzeko, euskararentzako arnasgune eta genero bereizketarik gabeko praktika berrientzako espazio gisa. Proiektuaren nondik norakoak bideo batean jaso dituzte, eta 2026ko Kirol Galan aurkeztu zuten ikus-entzunezko pieza hori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.