Venezuelari elkartasuna adieraziko diote
Elkartasun Keinua Venezuelari taldeak II. Elkartasun Topaketak egingo ditu hilaren 25ean Astigarragako frontoian. Tiketak San Pedroko Antxeta tabernan eskura daitezke, 15 euroan.
Elkartasun Keinua Venezuelari taldeak Euskal Herria eta Venezuelaren arteko II. Elkartasun Topaketak egingo ditu hilaren 25ean Astigarragako frontoian. Tiketak salgai daude jada, 15 euroan, eta horiek San Pedroko Antxeta tabernan eskura daitezke. Elkartasun Keinua Venezuelari taldearen webgunean ere eros daitezke.
Sustatzailearen helburua da Euskal Herritik Venezuelarekiko elkartasuna adieraztea eta nazioarteko mugimendu internazionalista eta anti-inperialisten arteko loturak sendotzea. Horretarako, egun osoko egitaraua ondu dute. 13:00etan elkartasun ekitaldia egingo da Albanys Montilla Venezuelako Comunas-en ministrordearen parte hartzearekin. Ondoren, 14:30ean, bazkari herrikoia egingo dute.
