Ate irekiak, Herri arte Eskolan
Datorren astean, hilaren 20tik 24ra bitartean, Herri Arte Eskolak ate irekien jardunaldiak eskainiko ditu interesdunek diziplinak, ikasgaiak eta irakasleak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.
Datorren astean, hilaren 20tik 24ra bitartean, Herri Arte Eskolak ate irekien jardunaldiak eskainiko ditu interesdunek diziplinak, ikasgaiak eta irakasleak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Horretarako lotura honetan klik eginez edota web orrialdearen bidez izena eman beharko da. Irakasleekin zuzenean harremanetan jarri eta beste hitzordu bat ezartzeko formularioan bertan edota esteka honetan topa daitezke posta elektroniko helbide guztiak.
Horretaz gain, informazio bilerak antolatu dituzte egun guraso edota ikasle diren zein oraindik ez diren herritarrei zuzenduta Herri Arte Eskolaren hezkuntza egitasmoa azaldu eta zenbait pedagogia antolaketa irizpide eta matrikulaziora begirako jarraibide azaltzeko. Bilera ordutegia hemen klik eginda kontsulta daiteke.
Errenteriako hainbat ikastetxeetako Herri Arte Eskolaren eguerditako Eskolaz Kanpoko Ekintzen izen ematea apirilaren 21era arte (barne) irekita dagoela jakinarazi du, bestalde, Herri Arte Eskolak. Niessen egoitzarako eskaintzari dagokion izen ematea, berriz, maiatzaren 1etik 10era egin ahal izango da.
