Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Memoria duen artelana

Errenteriako Udalaren esanetan, garrantzitsua da udalerrian memoria inklusiboaren eta bizikidetzaren alde egin den bideak espazio publikoan ere bere isla eta tokia izatea.

Memoriaren proteina artelana, Ainhoa Redondok egin duHerri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/16

Udalerrian gertatu diren giza eskubideen aurkako urraketak jaso, horiek eragindako mina aitortu eta herri gisa etorkizunean errepika ez daitezen konpromiso kolektiboa hartzeari begira bide esanguratsua egin du Errenteria-Oreretak. Hala azaldu du udalak, eta gaineratu, bide hori alderdi, eragile, herritar anonimo eta biktima askoren ekarpenari esker izan dela posible, baita Argituz elkartearen akonpainamenduari esker ere. Egindako bidea eta ekarpen horiek guztiak balioan jarri eta eskertzeko, udalak  Ainhoa Redondo artista errenteriarraren sorkuntza lana jarri  du espazio publikoan, leku ikusgarri batean.

Lanak Memoriaren proteina du izena. Artistaren hitzetan “katebegiak bailiran, DNA dugu dantzan eta nahaspilatutako sistema sinbiotiko batean elkar bizi diren biztanleak solasean dabiltza”. Hainbat galdera izan omen ditu buruan sortzaileak, bere obra egiteko garaian: “Nondik datoz katebegiak, norantz jarraituko ote dute? Katramilatutakoak askatuko al dira? Zauriak noizbait itxiko al dira?”.

Redondoren artelana paperean egina dago, akriliko beltzarekin, collagea eta pintura uztartuz eta teknika digitala ere baliatuta. Espazio publikoan bere tokia izan dezan, euskarri batean jarri da, Altzate auzoko Mari Zozaia pasealekuan, zehazki, Altzate 7 eraikinaren parean, Oiartzun ibaira begira.

Errenteriako Udalaren esanetan, garrantzitsua da udalerrian memoria inklusiboaren eta bizikidetzaren alde egin den bideak espazio publikoan ere bere isla eta tokia izatea, “eta, gure udalerriak kulturarekin eta sorkuntzarekin hain lotura estua duenez, eta kultura gure ikuspegi kritikoa garatzeko ezinbesteko tresna denez, egokia iruditu zaio udalari espazio publikoan udalerriko txoko bati herriko sortzaile baten lanarekin esanahia ematea”.

Memoria lantzea ezinbestekoa jo du udalak, “gizarte justuago eta kohesionatuago bat eraikitzeko, etorkizunera begiratzeko, baita, aniztasunean, errespetuan eta elkarrizketan oinarrituko den elkarbizitza eraikitzea ere”. Horri guztiari ekarpena egin nahi omen dio iniziatibak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.