Musika Bandaren kontzertua, Koldo Mitxelenan
Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian izango da emanaldia, 12:30ean hasita.
Disko Band emanaldi handiaren ondotik ohiko erregistroan ariko da EMKEren Musika Banda igandean—hilak 19—. Denboraldiko laugarren kontzertua izango da. Emanaldia Gabierrotako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan zuten programatuta Zaharrak Berri zikloaren barruan, baina egun egoitzak bizi duen lan gatazka egoera dela eta, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian izango da emanaldia, 12:30ean hasita.
Aitor Mitxelena Rubioren ariko da zuzendari; Francisco Andreu konpositorearen Nuestras Bandas de Musica pasodoblearekin zabalduko du programa, eta Amapola edo El año pasado por agua bezalako klasikoak, Alan Menken konpositorearen Aladdin soinu bandarekin edo Benny Andersson eta Björn Ulvaeus suediarren ABBA Gold kantu zoragarriz osatu emanaldia.
Kontzertu horrek Musikasteri lekukoa emango diola esan du EMKEk, eta ondoren, udako kontzertu zikloari helduko diola bandak. Hainbat gako eman ditu eta besteak beste, emanaldien artean, perkusioari eskainitako kontzertua izango dela uztailekoa azaldu du. Udako kontzertuen ziloa, atlantikaldirako ondutako proposamen “berritzailearekin” bukatu dutela ere esan du EMKEk.
Gainera ohi bezala, aurten ere, euskal konpositoreen lana berreskuratzeko lanean ariko dela jakinarazi du, “partituralk berreskuratuz, horiek aurkeztuz, programatuz eta estreinatuz.
