Nexgraff Ibilbidea, Urdabururen ipar martxa proposamena
Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu elkarteak hilaren 25erako, larunbata; urteko laugarrena.
Ipar martxako udalerriko lehen ibilbidea inauguratu du gaur Urdaburuk herritarrekin batera. Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu elkarteak hilaren 25erako, larunbata; urteko laugarrena. Nexgraffen ibilbidea da, 10 kilometro ingurukoa, aldapa gutxikoa eta dena asfaltatutako bidean. Zeharkaldian, Nexgraffen hainbat graffiti ikusiko dituzte parte hartzaileek.
Iztietako autobus geltokian elkartuko dira 09:00etan eta Errenteria-Oreretatik Buenavista auzora joango dira. Altzara igo, Herrerara jaitsi, San Pedro, eta Donibane pasata Errenteria-Oreretan bukatuko dute.
Eramatekoak ere zehaztu ditzute antolatzaileek: ura, kirola egiteko zapatilak, ipar martxako makilak eta motora erabiliko dutenez Mugi txartela edo dirua bertan ordaintzeko. Parte hartzeko izena eman behar da. Izen ematea Urdaburuko egoitzan egin beharko da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez (klik hemen).
