Aitzol Gogorza Otaegi aske
Frantziako Estatuko espetxetan betetako zigorra aintzat hartuta, eta zigorra osorik beteta, gelditu da aske oreretarra.
Aitzol Gogorzaren aldeko agerraldi bat 2017an Hogeita sei urte luzeren ostean, aske da Aitzol Gogorza Otaegi euskal preso oreretar ohia. 1999an atxilotu zuten eta espetxeratu Gogorza, eta orain, Frantzian betetako espetxe urteak aintzat hartuta gelditu da aske, zigorra osorik beteta.
Gaixotasun larri eta sendaezina zuelako espetxealdi arindua onartu zioten, kostata, Gogorzari 2019. urteko apirilean, eta ordutik etxean bete du zigorra.
Inziarte baldintzapean aske
Juan Manuel Inziarte Gallardo Buto Oreretako euskal presoa, bestalde, baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. Ia 17 urte zeramatzan preso. 2024ko urrian hirugarren gradua ezarri zioten Inziarte, eta geroztik baliabide telematikoekin bete du ezarritako zigorra.
