Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bi urrezko eta brontzezko bat Koxtapek, eta zilarrezkoa Hibaikak

Espainiako Batel Txapelketa jokatu dute asteburuan Legution. Bi bandera eta brontzezko domina irabazi ditu Koxtapek ; Hibaikak, berriz, zilarrezko domina.

Koxtapeko arraunlariak asteburuan irabazitako bi banderekin.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2026/04/20

Emaitza ezin hobeak Pasai Donibaneko arraun elkartearentzat asteburuan. Legution larunbata eta igandean—kanporaketak eta txapelketa— jokatutako Espainiako Batel Txapelketatik bi urre eta brontzearekin itzuli dira Koxtapekoak. Zehazki, Emakume Absolutuetan eta 23 urtez azpiko Gizonetan irabazi zuen bandera eta urrezko domina San Juan-Koxtapek atzo; brontzea, berriz, Emakume Gazteek zintzilikatu zuten.

Ez dira sariarekin etxera itzuli diren talde bakarra. Hibaikako Gazte Mailako Emakumeek ere lan bikaina larunbateko kanporaketan eta atzoko txapelketan. Espainiako Baten Txapelketan bigarren postua lortu zuten Errenteria-Oreretakoak eta zilarrezko domina zintzilikatu.

Trainerilla Liga

Aurtengo batel denboraldia bukatuta, Trainerilla Ligan buru belarri ari dira orain arraunlariak. Joan den asteburuan hasi zen txapelketa hori Orion larunbat arratsaldean egindako lehen jardunaldiarekin.

Oarsoaldeko eskifaiek lan ona, oro har, ligaren lehen jardunaldi horretan. Gazte Emakumeetan garaipena Hibaikarentzat lehen jardunaldi horretan; maila bereko gizonetan, berriz, San Juan Koxtapekoak izan ziren azkarrenak. Kadete mutiletan, San Pedro bigarren, eta Hibaika, hirugarren izan ziren.

Emakume Absolutuetan Koxtapekoek hirugarren egin zuten.

Pasaiako Badiak hartuko du datorren larunbatean Trainerilla Ligako bigarren jardunaldia, Pasai Donibanek antolatuta, 16:30ean hasita.

Hibaikako Gazte Emakumeek zilarra irabazi dute bigarren eginda, eta kategoria bereko Koxtapekoek hirugarren, eta brontzea irabazi.

 

Trainerilla Ligaren egutegia

  • Apirilak 25, larunbata: Pasai Donibanen Trainerilla Ligako bigarren jardunaldia 16:00etan hasita.
  • Maiatzak 1, ostirala: Donostian, Fortuna elkarteak antolatuta, 16:30etik 19:00etara.
  • Maiatzak 2, larunbata: Orion, Hernani-Oriok antolatuta, 16:30etik 19:00etara.
  • Maiatzak 3, igandea: Getarian, 10:00etatik 14:00etara.
  • Maiatzak 9, larunbata: Gipuzkoako Trainerilla Txapelketarako sailkapen estropada Hondarribian,  16:00etatik 18:30era.
  • Maiatzak 10, igandea: Gipuzkoako Trainerilla  Txapelketa Mutrikun, 10:00etatik 14:30era.
  • Maiatzak 17, igandea: Euskadiko Trainerilla Txapelketa Legution, 10:00etatik 14:00etara.
  • Maiatzak 23, larunbata: Espainiako Trainerilla Txapelketarako sailkatze estropada, Legution 10:00etatik 14:30era.
  • Maiatzak 24, igandea: Espainiako Tarinerilla txapelketa, Legution 11:00etatik 14:30era.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.