'Bizitza jarri dantzaN' abestia kaleratuko du Aitor Majadak
Abestia ekainaren 24an Oihan Azkune ekoizlearekin batera kaleratuko duen Euskaribe Mix EParen aurrerapena da.
Aitor Majada Rodriguez eduki sortzailea Euskjaraldiaren Errenteria-Oreretako hamaikakoaren parte izan da.Izaro Perez Loperena Gauerdian helduko da Aitor Majada artista errenteriarraren azken lanaren aurrerapena. Oihan Azkune ekoizle errenteriarraren eskutik dator oraingoan Majada eta Bizitza jarri dantzaN da kaleratuko duten abestia. Majadak azaldu du kanta hori ekainaren 24an Azkunerekin elkarlanean kaleratuko duen Euskaribe Mix EParen aurrerapena dela.
Bizitza jarri dantzaN abestia 2006an Basshunter artista suediarrak ateratakoa dela azaldu du Majadak, “DotA abestiaren euskal remixa egin dugula esan daiteke, kantaren lehenengo esalditik ateratako ideia da-eta”.
Youtubeko bere kanalean, eta Majada zein Azkuneren sareen bidez zabalduko dute diskoaren aurrerapen kanta asteazkenean, hilak 22, 00:00etan. Hura entzutera deitu du Majadak, “espero dugu kanta guri bezainbeste gustatzea”.
