Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Irakurketa Festa antolatu du Lekuona Fabrikak

Liburuaren Egunarekin jarri du hitzordua Lekuona Fabrikak; Irakurketa Festa egingo du egun horretan, baina jarduera gehiago ere antolatu ditu.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/20

Udal Bibliotekak Irakurketa Festa hartuko du datorren ostegunean, hilak 23, 18:00etan Lekuona Fabrikako lehenengo solairuan, Jakinmin Elkartearen eskutik: “New York bezalako hainbat hiri handitara zabaltzen ari dira dagoeneko tankera honetako festak. Formatu txikian ekarri nahi izan dira, metodologia dialogikoarekin aberastuta”.

Irakurketarekiko interesak, sozializatzeko gogoak eta taldean hausnartzeko nahiak bat egiten dute saio horretan, liburu bat eta ondo pasatzeko gogoa eraman beharko dituela parte hartzaile bakoitzak festara azaldu dute antolatzaileek. Hiru zatitan banatuko da saioa: Irakurketa isila; partekatze informala; elkarrizketa filosofikoa.

Saioa elebitan izango da eta haur, gazte eta helduei zuzendua dago. Ekitaldiaren bukaeran parte hartzaileei zizka-mizka txiki bat eskainiko zaie. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da izena ematea.

Mikroipuinen tailerra

Bestalde, Udal Bibliotekak, beste literatur ekintza bat jarriko du martxan: mikroipuinen tailerra. Tailer horren bidez literatura eta hizkuntzara hurbilduko dira, kontakizun laburrak aztertuz eta sortuz. Helduentzako ekitaldia izango da, gaztelaniaz.

Lau egunetako tailerra izango da, arratsaldeko 18:30ean, Ana Merino dinamizatzailearekin: hilaren 22an, maiatzaren 6an eta 20an, eta ekainaren 10ean. Beharrezkoa da izena ematea parte hartzeko, eta saio guztietan parte hartu beharko da.

Jardunaldi ezberdinetan izena emateko bide ezberdinak izango dira. Online (klik hemen); Whatsapp bidez: 647 673 45, edota, telefonoz: 943 44 96 34.

Azkenik, liburu aurkezpen izango da bihar, asteartea, 18:30ean, Ander Mayoren eskutik. Aforismoen El aullador liburua aurkeztuko du hain zuzen ere. Helduentzako ekitaldia izango da, eta kasu honetan, ez da beharrezkoa izango izena ematea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.