Pontikako jaien harira, hainbat aparkaleku plaza kenduko dituzte
Barrakak jarriko dituztelako hainbat aparkaleku kenduko dituzte hilaren 21etik, asteartea, maiatzaren 4ra arte.
Pontikako auzo elkarteak igandean egingo du urteko ohiko batzarra. Pontikako jaien testuinguruan auzoan barrakak jarriko dituztela-eta, hainbat aparkaleku plaza kendu egingo dituzte. Bihartik, hilak 21, maiatzaren 4ra arte izango da hori.
Aparkatzeko aukera gisa, Mikel Irastorza futbol zelaian aparkatzeko ordutegia 24 ordura luzatuko da barrakak Pontikan dauden bitartean.
