Bederatzi borroka amateurrekin dator boxeo jaialdia
Boxeo jaialdia izango da Beraungo Erabilera Anitzeko Pistan Team Latigo Boxing Club-ak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.
Boxeoa kirol izar bilakatuko da Beraunen igandean. Izan ere boxeo jaialdia izango da Beraungo Erabilera Anitzeko Pistan Team Latigo Boxing Club-ak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.
Denera, bederatzi borroka amateur egingo dituzte ariko diren boxeolariek kategoria ezberdinetan, 65 kg-tik 80 kg-ra.
17:30ean irekiko dituzte ateak, eta ordu berean irekiko dute leihatila ere. Sarrerak erosteko aukera aldez aurretik Team Latigo Boxing Club gimnasioan (Urdaburu kalea 2, atzealdea, Errenteria), Ogiberri Claudian (San Markos kalea 11, behea, Errenteria), Round 12 Fight Gear-en (Easo kalea 18, 5. lokala, Donostia) eta El Txoko de Mara tabernan (Bartzelona hiribidea 20, Donostia).
Aldez aurreko sarrerak 10 euro balio du, eta borrokaldiaren egunean bertan, 15 euro.
