Xoxolur, zazpigarrenean ere bai, pozik
Nafarroa aldean izan ziren igandean Xoxolur Mendi Klubeko kideak Etxeberri eta Arakil arteko bidea egiten.
Xoxolurrekoak, Aixitako gazteluan. Igande gozoa izan zuten Xoxolur Mendi Klubeko kideek. Nafarroa aldera egin zuten sasoiko zazpigarren irteera, zehazki, Etxeberri-Arakil inguruan izan ziren. Ordu pare batekoa izan zen martxa, tartean Aixitako gaztelua ezagutzeko aukera izan zutelarik. Beti bezala, giro on eta euskaldunean egin zuten mendibuelta.
Behin bidea bukatuta, aukera izan zuten Lacturale esneki enpresaren instalazioak ezagutu, eta aldi berean, esnekiak egiteko duten prozesu osoa ezagutzeko bisita gidatu bidez. Abeltzain izan ziren tarte batez lezoar mendizaleak.

Xoxolurreko gazteenak, Lacturaleren egoitzan.
