Maiatzaren Lehenean, manifestaziora deitu du LABek Errenteria-Oreretan
Oarso Bidasoko mobilizazioa izango da; 12:00etan abiatuko da Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik.
-LABeko Oarso Bidasoko delegatuak, Maiatzaren Leheneko manifestaziora deitzeko argazkian.LAB sindikatua Maiatzaren Lehenaren Oarso Bidasoko mobilizazioa Errenteria-Oreretan egingo du LAB sindikatuak. Euskal Herriaren luze zabalean 29 mobilizazio antolatu ditu LABek beste hainbeste hiri eta eskualde burutan; Errenteria-Oreretakoa, 12.00etan abiatuko da herriko plazatik. Langileok eragin lelopean hartuko dute plaza sindikatu abertzaleko kideek, langileek bizimodu duina bermatzeko ezinbestekoak dituzten hiru neurri zehatz aldarrikatzeko: etxebizitza eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak, eta soldata nahiz pentsio duinak.
Horrenbestez, gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatu ditu LABek. Igor Arroyo sindikatuko koordinatzaile orokorrak nabarmendu du finantza krisiarekin, pandemiarekin, edota Ukrainiako gerrarekin gertatu moduan, “ekialde hurbileko gerraren faktura ere langileei ordainarazten saiatuko da patronala, prezioak garestituz eta enpleguari nahiz lan baldintzei eraso eginez”. Hori horrela, gerraren kontrako mezua “irmoki” adieraziko duela LABek Maiatzaren Lehenean gaineratu du.
Enpleguaren defentsan borrokan ari diren langileei erreferentzia Arroyok, hala nola, greba mugagabean diren Aiaraldeako bi enpresetakoak Maderas de Llodio eta Tubos Reunidos, “euren enpleguaren eta ondorioz, soldataren alde borrokatzen ari dira, baita Euskal Herriaren etorkizunaren alde”.
Patronalari, bestalde, kritika LABek, greba orokorraren testuinguruan “entzungor” egin izanagatik: “Mahaian esertzeari uko egin diote, badakitelako gure proposamena bidezkoa eta bideragarria dela. Hemen, Espainiako Estatuan ez bezala, badago borrokarako prestutasuna eta indarra daukan sindikalismoa”.
Oarso Bidasoko LAB sindikatuko delegatuek batzarra egin zuten eta argazkia atera Maiatazaren Leheneko mobilizaziora deitzeko.
