Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oiartzun eta Gaintxurizketa arteko topoaren bidea bikoizteko azterlana egingo dute

2,4 kilometroko bidean bikoizketa egiteko azterlanaren idazketaren lizitazioa egin du Eusko Trenbide Sareak.

Oiartzungo topo geltokia.Irekia / Eusko Jaurlaritza
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo,Oiartzun
2026/04/21

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Eusko Trenbide Sarearen (ETS) bitartez lizitaziora atera du Gaintxurizketako (Lezo) eta Oiartzungo topo geltokien artean trenbidea bikoitzeko informazio azterlanaren idazketa. 650.000 euro erabili beharko dituzte hori idazteko interesa duten enpresek, 15 hilabeteko epean. Osotara 2,4 kilometro daude bi geltoki horien artean, eta trenbide bakarra. Hala, azterlan horretan bi trenbide nola egin proposatu beharko dute esleipen prozesuarekin bat egingo duten ingeniaritza enpresek. “Bikoizketak trenak gurutzatzea ahalbidetuko du, zirkulazio sarea hobetzeko eta maiztasunak handitzeko, Irunerantz batez ere”.

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak jakinarazi du hainbat zailtasun tekniko izango dituztela bikoizte hori egiteko lanek. Batetik, bi geltokien artean bi tunel daude, bat 358 metro luzekoa eta bestea 223koa. Gainera, ia bi kilometro eta erdiko zati horretan azpitik hiru pasagune ditu egungo trenbideak. Gainera, inguruan diren trenbide eta garraio azpiegiturekin integrazioa eta konexioa jaso behar dute enpresek euren azterlan proposamenetan.

Azterlan horretan obrak egiten diren bitartean izan daitezkeen behin-behineko desbideratze edo ustiapen egoera bereziak jaso behar dira, eta obrak faseka egite komeni den ala ez erabakiko da horren arabera.

Susana Garcia Chueca sailaren buruak adierazi du Hendaia-Donostia arteko topoaren trenbidean Altza-Galtzaraborda tarteko lanak oso aurreratuak doazela, eta horien barruan Antxoko lur azpiko geltoki berria, nahiz bide horren bikoizketa osoa daude sartuta. “Epe ertainean geltoki berri bat eraikiko da Errenteriako auzo horretan, eta udalerri horren erdigunean terminal berri bat eraikitzea eta Gaztañoko trenbide pasagunea kentze aurreikusten dira”, esan du sailburuak.

Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako trenbide sareak 200 kilometroko luzera du, eta horren %67 trenbide bakarrekoa da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.