Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakume hautetsien kontrako indarkeria sexistari aurre egiteko iniziatibara batu da udala

EUDELena da iniziatiba. Besteak beste, prebentzio, babes eta sentsibilizazio neurriak ezartzeko konpromiso hartu du udalak, erakundeekin eta gizarte eragileekin elkarlanean.

Errenteriako Udaleko emakume hautetsiakHerri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/23

Euskadiko udaletan emakumezko hautetsien kontrako indarkeria sexistari aurre egiteko EUDELen iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak. Testuinguru horretan, emakume eta gizonen parte hartze politikoari dagokionez eskubideen, tratuaren eta aukeren berdintasuna tinko defendatuz, hainbat konpromiso hartu ditu.

Konpromiso horiek, ondokoak: zeharo arbuiatzea emakume hautetsiek beren eginkizunak betetzeagatik jasotako indarkeria oro fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa edo digitala izan; parte hartze politiko parekide eta jazarpenik gabekoaren aldeko jarrera sendotzea, demokrazia osasuntsu baten oinarrizko zutabeetako bat baita; eta, prebentzio, babes eta sentsibilizazio neurriak ezartzea, erakundeekin eta gizarte eragileekin elkarlanean.

Azken horren barruan, udal itunak sinatzea aurreikusi du: “alderdi guztien konpromiso publikoa, barneko eta kanpoko sexismoa zigortzeko”. Errenteriako udalaren webgunean emakume hautetsi guztien izenak eta argazkiak dituen gunea sortuko du, egungoaz gain, aurreko hautetsiak barnebiltzen dituena.

Aitorpen publikoa egitea ere erabaki du, eta horren barruan,  M8an emakume zinegotzi guztien adierazpen bateratua irakurtzea adostu du udalak. Halaber, udaleko langile guztientzat, hautetsiak barne, tailerrak eskaintzea, berdintasuna, indarkeria matxista eta hizkera ez sexista gaiak lantzeko. Aktetan hizkera inklusiboa eta ez sexista erabiltzeko konpromisoa ere hartu du, emakume hautetsien ekarpenak eta parte hartzeak agerian jartzeko.

Bukatzeko, doako lege aholkularitza izango dute eskura indarkeria matxistan espezializatutako abokatuekin, Emakumeen Etxean ematen den laguntzaren bidez, baita  jazarpen eta indarkeria sexistako egoerak jasaten dituzten emakume hautetsiei laguntza psikologikoa emateko zerbitzua, Emakumeen Etxean ematen den laguntzaren bidez.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.