The 7th Guild, Vhaldemar eta Umbra Madalenrock jaialdian
Tabudemons elkarteak antolatutako kontzertuaren laugarren ekitaldiko kartel buruak jakinarazi ditu.
The 7th Guild taldea ariko da Madalenrocken aurten. Madalenrock kontzertuaren laugarren ekitaldiko kartel buruak jakinarazi ditu Tabudemons elkarteak. Hiru hilabete falta dira emanaldirako, baino dagoeneko esan dute zein talde ariko diren Xabier Olaskoaga plazako oholtza gainean uztailaren 18an. Kontzertua, 21:00etan hasiko da.
The 7th Guild, Skeletoon, Rhapsody of fire, vision Divine, Gamma Ray, Freedom call eta DGM taldeetako kideekin osatutako nazioarteko banda izango da Errenteria-Oreretan. Harekin batera, Vhaldemar Basauri (Bizkaia) Heavy Metal eta Power Metal taldea; Gipuzkoan joko duen lehen aldia izango da, eta antolatzaileek taldearen zuzenekoak jarri dituzte nabarmen, “Euskal Herriko zuzeneko indartsu eta basatiena egiten du, eta piroteknia ikuskizun osoa ekarriko du”.
Hirugarren taldea, Zaragozako (Espainia) Umbra. Horrek ere lehen aldia izango du emanaldia egiten Gipuzkoan.
Kontzertua doakoa izango da baina elikagai bilketa egingo dute Aita Mari Itsas Salbamendu Humaritarioko elkartearen alde.
