Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Arramendiko sagastiak, bi sagarrondo berri

Egiluze eta Donosti sagardotegia omendu ditu aurtengo Sagardo Egunak. Pozik eta hunkituta jaso dute aitortza bi sagardotegien izenean Antton Retegik eta Jokin San Sebastianek.

San Sebastian eta RetegiXimun Leturia Lete
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/24

Sagardo azken prestaketa lanak egiten ari dira antolatzaileak. Bihar sagardoa izango da protagonista eta haren eskutik helduko da goiz goizetik gauera arte iraungo duen jai giroa eta kale animazioa. Totx ofizialak bi: 12:00etan Foru Plazan lehena; 18:00etan Zumardian, bigarrena.

Eragile eta norbanako ugariren lana dago Oreretako Sagardo Egunaren atzean. Horiek guztiek egiten dute posible sagarraren bueltan eraikitako festa handia, horien lanik gabe ez litzateke posible. Horren jakitun dira Sagardo Egunaren atzean dauden elkarte gastronomikoak eta eragile zein norbanakoak, eta urtero-urtero hutsik egin gabe omendu egiten dute konpromiso hori, aitortu lana, babesa eta konplizitatea. 

Aurten, Egiluze eta Donosti sagardotegiek jaso dute omenaldi hori, eta horien izenean Antton Retegi eta Jokin San Sebastianek. Haiekin batera bi gune horietan egunerokoan lanean dihardutenei aitortza: Donosti sagardotegiko Joakin, Pili, Eli, Jokin… eta Egiluze sagardotegiko Antton, Peio, Joxeluis, Josemari, Mariangeles, Mariasun eta Anamari. Guztiei Eskerrak eman dizkiete Sagardo Egunari urte luzeetan jarri dioten ilusioagatik, eta azaldu duten prestutasun, zintzotasun, eskuzabaltasun, goxotasun eta samurtasunarengatik.

Sagardo Egunaren aurkezpen ekitaldiko astean bertan jakin zuen Egiluzeko Antton Retegik omenduko zituztela sagardotegiaren bueltan ari diren zazpi anai-arrebak: «Pozik, oso gustura hartu dugu aitortza, gauza ederra da-eta egindako ekarpena aitortzea. Azkenean Sagardo Egunaren bueltan ari diren belaunaldi gazteak eta ez hain gazteak ere jakitun dira urte askoan lagundu dugula, eta horrek bere esanahia du, bere garrantzia. Gu ere oso eskertuta gaude omenaldiarengatik, oso pozik hartu dugu».

Hasieratik ari da Egiluze laguntzen antolaketan Sagardo Eguna errealitate bilakatzeko, urtez urte mantentzeko. Parte hartzen du bere sagardoarekin, baina gainera, urte luzez jaitsi dira, idi parearekin, sagar, kizki, gurdi eta tolarearekin herriaren Erdialdera: «Sagarra bildu eta eskuz txikitzen genuen matxakan, muztioa atera eta jendeak probatzeko. Horren bidez jendeak ikusten zuen garai bateko prozesua nolakoa zen». Sinistuta azaldu da garrantzitsua dela sagardoaren bueltan den kultura, tradizioa, eta egiteko moduak transmititzea.

1980. urtetik sagardoa merkaturatzen

Betidanik egin dutela sagardoa Egiluzen azaldu du Retegik, baina duela 50 bat urte hasi zirela etxeko uzta hori merkaturatzen, «lehenago egiten genuen etxerako eta gutxi gehiago. 1980. urtearen bueltan hasi ginen egiten genuen hori merkaturatzen». Sagardoaren kultura zabaltzeko Sagardo Eguna beharrezkoa dela uste du, eta bide horretan, eskaera bat ere egin du sagardogileak: «Gustatuko litzaiguke sagardoa urte osoan edatea, sagardo egunetik aparte. Sagardoa alkohol gutxiko edaria da, eta jendartean alkoholaren kontsumoa jaisten ari da. Hala ere, lehiakortasun handia dugu garagardoarekin, ardoarekin baino gehiago».

Egiluzen urtean 400.000 litro sagardo egiteko gaitasuna dute. «Horrek ez du esan nahi, ordea, urtero kopuru hori egiten dugunik; sagarrondoak bi urtean behin ematen du ondo sagarra, batean oso ondo eta hurrengoan gutxiago. Urtearen araberakoa da, beraz, litro kopurua».

Sagardo Eguna antolatzen jarraitzeko deia egin du Egiluzekoak. Eta belaunaldi gazteei, lekukoa hartzera, «antolatzaileei, animo». Izan ere, jakin badaki zein lan dagoen egunaren atzean.

Donosti sagardotegiko Jokin San Sebastian ere ezustean hartu du omenaldiak; bera eta Donosti sagardotegian egunerokoan lanean diren gurasoak eta arreba. Hunkituta azaldu da antolatzaileek bi sagardotegiei eskaini dizkieten hitzengatik, «esan dituzten hitzekin gutxi dugu gaineratzeko, horrekin aitortza egin digute, omenaldi ederra zinez». Oso gogoan du hasiera-hasieratik ibili dela Donosti sagardotegikoa antolakuntzan, «30 urte eman nituen buru-belarri egunaren bueltan hasi zirenekin, eta oso hunkigarria eta polita izan da ibilbide hori guztia». Oroitzapen ederrak ditu errenteriarrak eta aurpegian nabari zaio, emozioz mintzatu baita.

Hunkituta ere San Sebastian omenduak bi sagardotegi izan direlako: «Egia da sagardotegi ezberdinak garela. Haiek betiko sagardotegia dira. Gure kasuan gurasoak hasi ziren beste sagardotegi mota batekin, eta egia da eskertzeko hitzak baino ez ditudala Sagardo Egunarentzat, antolakuntzari, nire eta etxekoen izenean».

Zalantzarik ez du; garrantzi bizia du harentzat Sagardo Egunaren antolaketak: «Gure kultura, gure hizkuntza, gure herria dago Sagardo Egunaren atzean, eta urte askotan egindako lan handia. Uste dut hori sustatu behar dugula, horrelako gero eta gauza gutxiago gelditzen dira, eta mantentzeko saiakera egin behar da». Bide horretan belaunaldi gazteei deia San Sebastianek ere, Sagardo Egunaren bueltako auzolanera batu daitezen.

Halako engaiamendua lortzeko zer ote duen Sagardo Egunak galdetuta berehala erantzun du: «Herriari laguntzeko era bat da, herria, gure kultura. Herriko jendea gara, etxekoa, txikitatik ikusi dugu, gurasoak beti prest zirelako edozertan laguntzeko. Soka horri segida eman behar zaio». Kulturari erreferentzia berriro San Sebastianek, baita hura mantentzearen garrantziari ere, «gero eta gauza gutxiago gelditzen da eta garrantzitsua da ahal dugun neurrian gureak diren ohiturei hauspoa ematea».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.