Auzo batzarren lekukoa Galtzarabordak hartuko du
Galtzarabordako bilera asteazkenean, hilaren 29an, 18:00etan izango da, erretiratuen elkartean (Urdaburu,23).
Galtzaraborda auzoan izango da bilera astelehenean. Auzo batzarrekin jarraitzen du udalak. Galtzarabordak hartuko du lekukoa, asteazkenean, hilaren 29an. Bilerak bi urtean behin egiten ditu udalak eta udala eta herritarren arteko harremana gerturatzea dute helburu, auzotarren kezkak eta eskaera zein proposamenak jasotzearekin batera. Era berean, gobernu taldeak auzo bakoitzean garatu asmo dituen proiektuak azaltzeko baliatuko ditu.
Galtzarabordako bilera 18:00etan izango da, erretiratuen elkartean (Urdaburu,23).
Batzarrean Aizpea Otaegi alkatea izango da, eta harekin batera Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziak. Udalak parte hartzera deitu ditu auzotarrak.
