Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Delitu kopuruan, beheranzko joera

Delinkuentzia memorian 2025eko datuak jaso dituzte. Denera, 1.441 arau hauste izna dira Errenteria-Oreretan 2025. urtean, 2024an baino 294 gutxiago.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/24

Beheranzko joera izan dute 2025ean arau hausteek, aurreko urteetako joerari eutsiz. Hala jakinarazi berri du errenteriako Udalak euskal poliziaren 2025eko delinkuentzia memoria jaso eta gero. Errenteriako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jasotako datuen arabera %9 jaitsi da delitu kopurua udalerrian joan den urtean, beheranzko joerari eutsiz. Hala ere, ziberdelituek gora egin duten: %9,04 gehiago izan dira; 603 salatu dira, 2024an baino 50 gehiago.

Zenbakietara eramanda, iaz 1.441 arau hauste izan dira, 2024an baino 249 gutxiago. Horren arabera, udalerriaren 1.000 biztanleko delinkuentzia tasa 51,39koa izan da 2025 urtean, aurreko urtekoa baino bost puntu baxuagoa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan delitu presentzialak oso gutxi igo dira, % 0,18, eta ziberdelituak ere % 0,54 igo dira. Delitu presentzialen bilakaerari dagokionez, gainera, EAE mailan Gipuzkoa da gehien jaitsi den lurraldea, % 0,93. Ziberdelituen EAEko bilakaerari dagokionez, ordea, Gipuzkoa da gehien (% 1,06) igo den lurraldea.

Delinkuentzia tasari dagokionez, nabarmentzekoa da Oarsoaldearen tasa (% 40,05), Gipuzkoakoa (% 45,86) eta EAEkoa (% 48,11) baino txikiagoa dela.

Bitartekaritza, bizikidetza hobetzeko

Bitartekaritza eta Bizikidetza Zerbitzuaren 2025eko jardunaren balantzea ere egin du udalak. Iaz 49 kasu artatu zituzten.  Zaratek eragindako bizikidetza arazoak izan dira nagusi, kasuen % 63. Urteko jarduna ixterakoan, kasuen % 63 ongi bideratuak edo jarraipen fasean zeuden. Bitartekaritza eta Bizikidetza zerbitzua gatazkei erantzuteko udal zerbitzua da eta bizilagunen arteko gatazkak zein espazio publikoan gerta daitezkeenak elkarrizketaren eta adostasunaren bidez bideratzen laguntzea du xede.

Zerbitzua asteartero ematen dute, 12:00etatik 19:00etara Errenteriako Udalean, eta zerbitzua erabili nahi izanez gero, txanda eskatu behar da 943 449 600 edo 010 telefono zenbakietara deituta edota posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.