Parke kaleko igogailuan, lanak
Datorren astelehenean, hilaren 27an, Parke kaleko igogailuaren konpontze eta mantentze obren barne dauden azken bi lanekin hasiko da udala.
Parke kaleko igogailua.Herri bizia Datorren astelehenean, hilaren 27an, Parke kaleko igogailuaren konpontze eta mantentze obren barne dauden azken bi lanekin hasiko da udala. Batetik, pasarelaren zorua jarriko dute. Poliuretano malguko zoladura jarrai irristagaitza izango da eta enpresak adierazitakoaren arabera, baliteke inguruan usain fuerte bat antzematea, arriskutsua ez den arren.
Lan horiek ostegunerako bukatuta egongo dira, eta egun horietan igogailua guztiz zerbitzuz kanpo egongo da.
Bestetik, lan horiek sortuko duten geldialdia baliatuko da igogailu dorrearen barne garbiketa eta margoketa egiteko. Baliteke, datorren astean lanak amaitzeko denbora ez ematea eta, ondorioz, maiatzaren 4ko astean ere igogailua zerbitzuz kanpo izatea.
Lanek eragingo duten mozketak, lanaldi bitartean egingo dira eta lanean ari ez direnean igogailua zerbitzuan egongo da.
