Erresidentzietan beste hiru greba egun
Bihartik hasi eta ostegunera arte, hori barne, hiru greba egun deitu dituzte Gipuzkoako erresidentzietan.
Erresidentzietako ELAko langileen aurreko protesta bat Denbora luzea daramate baldintza duinak eskatzen zaharren egoitzetako langileek. Hitzarmenak eguneratu eta lan baldintza egokiak dituzte jomugan erabat feminizatuta dagoen sektorean ari diren langileak. Urtea hasi zenetik egin dute protesta gehiago, eta orain, hiru greba egun deitu dituzte: bihartik, asteartea, hasi eta ostegunera arte—hori barne—grebara deitu dute ELA sindikatuak jakinarazi duenez.
Bi erresidentzia dira Errenteria-Oreretan: Jesusen Bihotza eta Sanmarkosene.
Grebaren testuinguruan, elkarretaratzera deitu dute eta langileak 11:00etan bilduko dira Herriko Plazara. Erresidentzietako langileen, eta hortaz erresidentzien eta zaintza duinago baten alde egitera deitu dituzte herritarrak.
