Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jokin Urain idazle eta preso ohia hil da

2013an irten zen espetxetik 27 urteko kartzelaldia beteta. Espetxe barruan zein kanpoan hainbat liburu idatzi eta euskal errepresaliatuekin eta haien senide eta lagunekin lotutako beste hainbeste proiektu gidatu ditu.

Jokin Urain 'Kixkur' idazlea eta preso ohia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/27

Jokin Urain Larrañaga Kixkur idazle eta preso ohia hil da. Larunbat gauean zendu zen. Mendaroko Alkorta baserrian jaio eta Oreretan bizi zen 2013ko azaroan espetxetik atera zenetik. 27 urte luzeko kartzelaldia beteta utzi zuten aske Urain. 1986an atxilotu zuten eta espetxe ugaritik pasatakoa, preso zela idatzi zuen bere lehen eleberria, Izaina (1990).

Horren ondotik heldu ziren Adlotse (1992), Gatibu sortu nintzen (2000), Errotarria (2006) eta Ez dago etxean (2010). Azken liburua Txomin Iturbe Abasolo ETAko buruzagiaren gainean idatzi zuen Txomin. Aurrera bolie! (2021) biografia hain zuzen ere.

Horretaz gain, hainbat proiektu koordinatu zituen. Tartean, Ametsen liburua (2015). Bere-berea zuen ahots goxo eta tonu pausatuarekin azaldu zion HITZAri “askatasun gabezia bizi dutenen ahotsa” dela liburu hori egindako elkarrizketan. Liburu horretara, 426 preso, iheslari, eta erbesteratuen lanak bildu zituen Urainek, “orain artean ezkutuan edo itzalpean egon direnen ahotsak eta irudiak”, askatasun gabetuen memoria osatzeko.

Amaren etxea (2019) liburuan euskal presoen senideen historia jaso zuen idazle eta preso ohiak. 100 testigantza baino gehiago bildu zituen orri horietara, sufrimenduaz, baina batez ere, maitasunaz eta konstantziaz mintzo den liburua osatzeko. Liburua argitaratzerakoan HITZAk egindako elkarrizketan, memoria biltzearen garrantzia jarri zuen nabarmen: “Gure ibilbidearen memoria ondorengoentzat jasota uztea ezinbestekoa da”. Euskal errepresaliatuen eta haien ingurukoen memoria hori bizirik mantendu eta jasotzeko lan mardula utzi du, beste askoren artean, legatu.

Azken urteak Gararen 7ka astekarian iritzigile aritu da Urain.

Senide eta lagunek bihar eskainiko diote azken agurra Zamalbide auzoko Zentolen Berri beilatokian, 11:15ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.