Sorotxo garbitzen jarraituko du Etxetxok
Maiatzaren 9rako auzolanerako deia egin du Lezoko memoria historikoa babesteko taldeak.
Sorotxoko trabajadoreen zuloak. Lezoko memoria historikoa gal ez dadin beste urrats bat egingo du Etxetxo Lezoko Memoria Historikoa Taldeak maiatzaren 9an (larunbata). Beste behin, Sorotxoko eremua garbitzen laguntzeko deialdia egin diete lezoarrei, auzolanean. 09:30ean gelditu dira Tiñelun, handik Sorotxo aldera joateko.
Etxetxoko kideek lanerako arropa eraman dezatela eskatu die auzolanarekin bat egiteko asmoa dutenei, tartean, eskularruekin ager daitezela.
