Soinean herria eramateko elastikoak
Herriaren izena daramaten kamixetak eskatzeko zerredak Txingurrin eta Tiñelun daude jarrita.
Lezoar talde batek egitasmo berezia abiatu du: Lezoko elastikoak egiteko hautua egin du. Elastiko edo kamixeta horiek batez ere herrian festa giroko ekitaldiak daudenean erabiltzeko daude pentsatuak. Zuriak dira, baina herriaren izenaren nahiz antolatzaileek ezarri dituzten ikur eta banderen inguruan bi kolore nabarmentzen dira: berdea eta gorria.
Elastikoak nahi dituztenek Tiñelun eta Txingurrin diren zerrendetan eman behar dute izena. 15 euroko prezioa dute, eta izena ematerakoan egin behar da ordainketa. Neurriak, denak: haurrenetik hasita, eta XStik gorakoak arte. Maiatzaren 3ra arte dago aukera zerrenda horietan elastikoa nahi dela adierazteko.
Egitasmoaren bultzatzaileek jada erakutsi dizkiete elastikoak herritarrei. Izan ere, hilaren 24an (ostiralean) nahiz larunbateko Herri Olinpiadak bitartean horiek ikusteko eta eta probatzeko aukera izan zuten hala nahi izan zuten denek. Maiatzaren 1ean ere izango da horretarako aukera, 18:00etatik 21:00etara, Tiñelu tabernaren atarian.
