Urtzi Urkizuren 'Streaming aroa', Lezon
Kazetari eta idazle lezoarrak streaming plataformen gainean egin duen liburua hilaren 30ean (ostegunean) aurkeztuko du sorterrian.
Urtzi Urkizu, argitaratu berri duen liburua eskuan.zinea.eus Streaming plataformen gaineko irakurketa kritikoarekin Streaming aroa saiakera liburua egin eta argitaratu du Urtzi Urkizu Adrian Berria-ko kazetari eta idazle lezoarrak. Alberdania argitaletxearen bitartez zabaldu du jendartera. Hala, lana herriz herri aurkezten ari da, eta sorterrian ere agerraldia egingo du horren gaineko argibideak emateko: hilaren 30ean (osteguna) aurkeztuko du, Kultura Aretoan (19:00).
Aurten 10 urte bete dira Netflix streaming plataforma martxan denetik. Urteurren hori aitzaki, streaming plataforma horien gaineko irakurketa kritikoa egin du lezoarrak, datuak ere baliatuz. “Streaming plataformen inguruan idatzi ohi du autoreak egunero euskarazko prentsan, eta saiakera honetan patxadarako tarte bat hartu du aipatutako galdera horien gainean idazteko. Datu zehatz ugari emanda, eta bere iritzi kritikoa ere plazaratuz. Haren azken mezua honako hau da: ikuslea ez dadila plataformen algoritmoaren mende gelditu, eta ireki dezala leihoa; tentuz begira dezala zer ikusi eta zer ez”, zehaztu dute Alberdania argitaletxetik.
