Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pasaia tentsionatutako eremu da gaurtik

Izendapenarekin, Pasaiak neurri multzo zabal bat aktibatu ahal izango du orain, alokairuaren prezioei eusteko, etxebizitza eskuragarriaren eskaintza handitzeko eta herritarrak etxebizitza eskuratzeko zailtasunen aurrean babesteko.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/04/27

Pasaia, Arrasate eta Zestoa bizitegi merkatu tentsionatutako eremu dira gaurtik, Espainiako Aldizkari Ofizialak hala jaso ondoren. Hiru udalerri horiekin 13 dira jada izendapena jaso duten Gipuzkoako udalerriak, Errenteria-Orereta, Irun eta Lezo tarteko. Orotara, Gipuzkoako biztanleriaren %57,5 (374.455 biztanle) alokairu merkatua arautzeko neurri espezifikoak aplikatzen diren herrietan bizi da. Izendapenarekin, Pasaiak neurri multzo zabal bat aktibatu ahal izango du orain, alokairuaren prezioei eusteko, etxebizitza eskuragarriaren eskaintza handitzeko eta herritarrak etxebizitza eskuratzeko zailtasunen aurrean babesteko. Udalerrien zerrenda horri Oiartzun batu ahal izango zaio, bere espedientea izapidetzen ari baitira.

Gaur azaldu dituzte izendapenaren xehetasun nagusiak Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, Teo Alberro Pasaiako alkateak, Maider Morras Arrasatekoak eta Mikel Arregi Zestoakoak Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzan.

Eremu tentsionatuaren izendapenak testuinguru jakin bati erantzuten diola adierazi du Alberrok, “gero eta larriagoa den etxebizitzaren arazoari”. Herritar askorentzat eta batez ere gazteentzat Pasaian bizitza proiektu bat garatzea “gero eta zailagoa” dela zehaztu du alkateak. Horren aurrean, Pasaian argi dute: “Etxebizitza bat eskuratzea da gaur egun dugun desberdintasun faktoreetako bat, eta erakundeok erabakitasunez eta determinazioz jokatzeko erantzukizuna dugu”.

Pasaiaren kasua Gipuzkoako “kasu konplexuenetako” bat dela baietsi du Eusko Jaurlaritzak, “bizitegi presio handia eta garapen berrietarako lurzoru erabilgarririk eza konbinatzen baititu”. Pasaitarrek, batez beste, diru sarreren %35,9 bideratzen dute etxebizitza ordaintzera, eta %37,4ko puntak antzeman dituzte Trintxerpen. Prezioak nabarmen igo dira udalerrian azken urteetan: %35 jabetzan erosteko etxebizitzetan eta %23,3 alokairuan daudenetan. Pasaiari Donostiarekin duen gertutasunak eta loturak eragiten diotela nabarmendu du Itxasok, eta hiriburuak jasan dituen prezioen gorakadak erabateko eragina izan dutela udalerrian.

Aldi berean, Pasaiako eskaintza murriztu egin da, eskariak handia izaten jarraitzen duen bitartean. Etxebizitza eskaeren %60 baino gehiago erroldatutako pertsonenak dira eta alokairura bideratzen dira. Eskatzaileak, batez ere, pertsona bakarreko unitateak eta errenta ertain edo baxuak dituztenak dira. Hirigintzaren ikuspegitik, Pasaia ia erabat finkatuta dago eta lur eremu gutxi dauzka. Gainera, etxebizitza parke zahartua du, irisgarritasun arazoekin. Egoera horrek erantzuteko gaitasuna “murrizten” diola jakinarazi du Jaurlaritzak.

Egoera horri erantzuteko eta irtenbide bat emateko, Pasaiako Udalak ekintza plan bat osatu zuen, herritarrek etxebizitza izateko duten eskubidea bermatzeko helburua duena. Prezioek gora egin dutenez, pasaitar askok “beren burua herritik kanporatua” ikusten dutela adierazi du Alberrok, eta ezin dutela onartu “Pasaian bizitzea pribilegio bat izatea”. Pasaiaren mugak argiak direla berretsi du alkateak, eraikitzeko espazio gabe baitago udalerria. Horregatik, “ezinbestekoa” izan da udalarentzat “bestelako bideak” lantzea eta dagoen etxebizitza parkea “modu justuago” batean kudeatzea. Horren aurrean, udalaren lehentasuna da hutsik dauden etxebizitzak aktibatzea eta birgaitzea eta ekintza planean aurreikusia duten etxebizitza promozioa martxan jartzea.

Etxebizitza aktibatzeari dagokionez, udalak eskura dituen tresna guztiak erabiliko ditu “etxebizitza hutsak mobilizatzeko eta praktika espekulatiboak geldiarazteko”. Etxebizitza hutsei %150eko errekargua aplikatzen ari direla jakinarazi du Alberrok, eta harago joateko asmoa dutela, etxebizitza hutsei kanona aplikatuz: 10 euro etxebizitzaren metro koadro bakoitzeko eta %10 gehituko da etxebizitzaren deklarazioak indarrean irauten duen urte bakoitzeko, hasierako zenbatekoa hirukoiztu arte.

Horrez gain, etxebizitzen promozioak “ezinbestekoak” direla zehaztu du alkateak, problematika horri aurrea hartzeko. Pasaiak eta pasaitarrek bizitokia “premiaz” behar dutela esan du Alberrok, eta berretsi du udala prest dagoela orube publikoak Jaurlaritzaren esku jartzeko, bertan etxebizitza publiko promozionalak abiatzeko. Promozio horien artean Antxoko Luzuriaga 2koa aipatu du alkateak.

Pasaiako ekintza plana

Pasaiako Udalak garatu duen ekintza plana lau ardatz estrategikotan egituratuta dago, eta duen errealitatera egokitutako neurrien konbinazioaren aldeko apustua egin du: 400 etxebizitza publiko berri ingururen garapen mugatua, esaterako, Luzuriaga (73), Estrataldea (94), Izarra (28) edo Bordaenea (14) sustapenetan, eta jarduketa berriak Azkuene Goia (40), Lrrabide Azpi (62) edo Papin (48) sustapenetan; formula alternatiboak bultzatzea, hala nola, zuzkidura apartamentuak edo erabilera lagapeneko kooperatibak, eta hiria birgaitzearen edo berroneratzearen aldeko apustu sendoa.

Halaber, neurri arautzaileak indartuko dira, esaterako, alokairu turistikoaren kontrola, etxebizitza hutsen mobilizazioa, alokairu eskuragarrirako pizgarri fiskalak eta edukitzaile handiaren kontzeptua birdefinitzeko aukera esku hartze publikoa areagotzeko.

Izendapenaren neurriak

Espainiako Aldizkari Ofizialak publikatu ondoren, Itxasok aurreratu du bihartik aurrera egongo direla indarrean eremu tentsionatuak berarekin dakartzan neurri guztiak. Alokairuaren prezioetan mugak jarriko dira, merkatua interbenituz eta erregulatuz. Horrez gain, bihartik aurrera ezin izango da etxebizitza turistiko gehiago erregistratu Pasaian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.