Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ahotsa eta polifonia Eztenaren erdigune

Arte eszenikoen ertzetan eta hizkuntza berrien bilaketan erreferente gisa finkatuta, Eztena jaialdiak 18. ekitaldia egingo du du ekainaren 5etik 7ran.

Eztena jaialdiaren iazko aurkezpena
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2026/04/29


Arte eszenikoen ertzetan eta hizkuntza berrien bilaketan erreferente gisa finkatuta, Eztena jaialdiak 18. ekitaldia egingo du du ekainaren 5etik 7ran. Oraingoan, ahotsa eta polifonia jarriko ditu erdigunean ohiko konbentzioetatik ihes egiten duten proposamenekin, “egitarau osoa josiko duen hari gisa ariko dira ahotsa eta polifonia. Ikuspegi horrek kantuaren mugak gainditu eta ahotsa tresna, materia eta sormen espazio gisa arakatuko du herriko kale eta aretoetan, askotariko antzerki, dantza eta musika emanaldiekin”.

Eztenako lantaldeak eta Zizt! Kultur elkarteak antolatu dute aurtengo ekitaldia, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Ekainean helduko da Eztena bere kultur ziztada ausartarekin bazterrak kutsatzera, baina aurretik, motorrak berotzeko, irekiera ekitaldia antolatu du maiatzaren 16an, 17:30etik aurrera, Mikelazulon —Beheko Kalea, 4, Errenteria—.

Ekitaldi horretan aurtengo egitarau osoa aurkeztuko dute, eta bi emanaldi berezi ondu dituzte: AH (Ahots Hutsez) bost ahotsetara landutako polifonia taldearen kontzertua eta J.B. Pedradasen —Javier Barandiaran— La Fiesta Fiesta  pieza, dantza eta antzerki “arraroak” nahasmendura gonbidatzen duen proposamena. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Arte eszenikoetan formakuntza eskaintzea da Eztenaren bereizgarrietako bat. Bide horretan, aurtengo ekitaldi izarra Laia Estruch artista entzutetsuaren eskutik helduko da, “Nazioartean oihartzuna duten MACBA edo Museo Reina Sofia bezalako erakundeetan aritu da sortzailea. Gorputzaren eta entzutearen bidez, soinu adierazpen forma berriekin esperimentazioa lantzeko laborategi performatiboa izango den formakuntza eskainiko du ekainaren 4tik 6ra, Niessen Kulturgunean”.

Formakuntza saio haoriek adin nagusiko edonori zuzenduta egongo dira eta izen ematea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, izena emateko klik hemen. Formakuntzan parte hartzea doakoa izango da.

Jaialdiaren asteburu nagusian, ekainaren 5etik 7ra, askotariko sortzaileek ahotsaren dimentsio performatiboa arakatuko dute, dantza, musika eta antzerki emanaldiekin antolatzaileek nabarmen jarri dutenez: “Ostiralean, Peru Galbete, Andrea Berbois eta Victoria Aime, El temblor igoko dira agertokira. Larunbatean, Laia Estruchen lantegiaren emaitzaz gozatzeko aukeraz gain, Maria Ibarretxe, TARTAR kolektiboa eta Parasite kolektiboaren lanak ikusi ahal izango dira. Igandean, Macarena Recuerdaren eta Nazario Diazen emanaldiek itxiko dute jaialdia”.

Jaialdirako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko (klik hemen). Aurten ere, Eztenak bereziki eskertu eta bultzatu nahi du Eztenakideen babesa. Hori horrela, Eztenakideek prezio murriztua izango dute ordainpeko emanaldi guztietan. Horrela, ostiraleko emanaldietarako sarrera (bakarra hartu beharko da bi ikuskizunetarako) 8 euroko prezio orokorra izango du, eta 5 eurokoa Eztenakideentzat. Larunbat arratsaldeko emanaldiak doakoak izango dira publiko guztiarentzat, edukiera bete arte, eta gaueko emanaldirako sarrera Mikelazulon bertan eskuratuko da.

Igandeko emanaldien sarrerari dagokionez, ikuskizun bakoitzak 8 euroko prezio orokorra izango du (5€-ko prezio murriztua Eztenakideentzat). Jaialdi osoan zehar Eztenakide, edo jaialdiaren babesle, egiteko aukera izango da emanaldi guztien atarian.

Eztena arte eszenikoen jaialdia 2008an sortu zen Errenteria-Oreretan, Mikelazulo eta Zizt! kultur elkarteen ekimenez, eta Errenteriako Udalaren laguntzaz. Jaialdiaren helburua da edukietan, formetan eta antolakuntza moduetan arriskuak hartzen dituzten konpainia eta sortzaileei plaza bat eskaintzea. Urtez urte, Eztenak arte eszeniko garaikideen aniztasuna eta berrikuntza bultzatu nahi izan ditu, esperimentaziorako eta hausnarketarako gune bat eskaintzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.