Dantzari Txiki Eguna, ostiralean, egun osoz

11:30ean hasiko da desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, herriaren Erdialdea dantzan jartzeko.

dantzari txiki eguna Errenteria-Orereta Dantzari Txiki Eguna egiten ari dira Errenteria-Oreretan.

Dantzari Txiki Eguna izango da ostiralean, maiatzaren 1ean, protagonista goiz eta arratsaldez. Txikiak dira adinean, baina handiak abilezian, zalantzarik ez da, eta erakustaldi bikaina egingo dute euskal dantzari emandako ekitaldian parte hartuko dutenek.

Antolaketaren atzean Ereintza Dantza Taldea dago. Eguna aurrera eramateko lan eskerga egiten du urtero hutsik egin gabe.

11:30ean hasiko da desfilea Koldo Mitxelena plazatik abiatuta, herriaren Erdialdea dantzan jartzeko. 13:30ean izango da goiz parteko emanaldi nagusia, Zumardian. Arratsaldean, berriz, 16:30ean hasita, erromeria izango da Zumardian Eneko Apaolaza, Iraitz Urkizu eta Garazi Etxebesteren eskutik.

Parte hartzaile eta laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkie Ereintzak, baita herriko elkarte gastronomikoei ere, «beraiei esker ere delako posible egun hau». Herritarrei berriz, deia, kalera atera daitezen ostiralean dantzarekin gozatzera eta txikienei egingo duten erakustaldi bikain eta biribila txalotzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.