Ipar martxako irteera Zarauztik Oriora
Urdaburu Mendizale Elkarteak ipar martxen sasoiko bosgarren irteera antolatu du maiatzaren 9rako.
MollarriHaritz Eizagirre Urdaburu Mendizale Elkarteak ipar martxen sasoiko bosgarren irteera antolatu du maiatzaren 9rako. Oraingo honetan, Zarautz eta Orio lotuko ditu, 10 kilometro inguruko ibilaldiarekin.
Zita 08:20an egin dute Galtzarabordako topo geltokian, eta 09:20an Zarauzko topoko azken geltokian.
Ibilaldiari dagokionez, Zarauzko hondartza zeharkatuko dute, Iñurritako biotopotik pasako dira, eta kanpinera joko dute 439 eskailerak igota. Mollarri kargalekua ikusteko aukera ere izango dute. Hortik Orioko itsasargira jaitsiko dira, eta bertako topoko geltokian bukatuko dute jarduera.
Kontuan hartzekoak, igoko duten eskailera kopurua, handia izango delako; gainontzekoan, ibilaldia laua eta maldan behera.
Eraman beharrezkoak ere zehaztu ditu Urdaburuk: Ura, kirola egiteko zapatillak, ipar martxako makila, eta Mugi txartela. Izena emateko, klik egin hemen.
