Metala erruz Butarocken zortzigarrenean
Dunedain, Budasan, eta Hellmugan hirukoak metalzaleen topaleku bilakatuko dute Niessen aretoa maiatzaren 8an, ostiralean. Sarrerak, salgai dira.
Metalarekin gozatzeko aukera eskainiko du berriro Tabudemons elkarteak. Oraingoan Butarock jaialdiaren zortzigarren ekitaldiarekin dator, maiatzaren 8an, ostiralarekin, antolatu duen kontzertuarekin. Metalzaleen musika egarria asetzeko kontzertua honakoa ere. Taula gainean, Niessen aretoan, Dunedain estatuko heavy metalaren erreferentzietako bat, Budasam Bilboaldeko hard rock taldea, eta Hellmugan Errenteria-Oreretako euskarazko groove thras metal taldea.
Dünedain taldeak 2007an hasi zuten ibilbidea eta heavy metal indartsua, pop eta melodiarekin nahastu zuten La luz de mi oscuridad lehen diskoan. Buscando el norte kaleratu zuten 2009an, eta lan horretan soinu bereizgarria lortu zuten eta estatuko heavy metal melodikoaren maisu bilakatu. Magica lanarekin metalezko disko independente onenaren izendapena irabazi zuen taldeak. Pandemoniun lanarekin, 2016an boskote gisa mugarri bat lortu zuten gaztelaniaz egindako heavy metalaren arloan; 2019an heldu zen Memento Mori, eta itxaronaldi luze baten ondotik Erase seigarren diskoa kaleratu zuen taldeak 2025ean.
Budasam taldeak 2011n hasi zuen ibilbidea, hainbat disko ditu soinean eta talde handiekin partekatu du agertokia. Azkenik, Hellmuganek etxean joko du. Groove trash taldeak euskaraz egiten ditu bere abestiak eta Neura, Rezikle, Morgue, Hibrid Moon, Burning Preacher edota El Quinto Contenedor taldeetako kideek osatzen dute.
Niessen aretoan izango da kontzertua 20:00etan hasita. Sarrerak, Landare eta Aker tabernetan eros daitezke 18 euroan edo online, 22 euroan (klik hemen). Tabudemons elkarteak iraungitzen ez den elikagai kilo bat eramatea eskatu du; bildutakoa Aita Mari itsas salbamendu elkarteari emango diote.
Kontzertuan edatekoak izango direla jakinarazi du bestalde elkarte antolatzaileak.
