Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Pasaia itsas kulturaren topagune bihurtuko da laugarrenez

Maiatzaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarrena egingo da. Aurtengo izarrak Kanada eta 'San Juan' ontzia izango dira. Bigarren hori uretan bisitatu ahal izango da lehen aldiz.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/04/29

Gainean da Pasaia Itsas Festibala. Laugarrenez Pasaiako badia kulturaren nazioarteko topagune bihurtuko da. Aurtengoa maiatzaren 14tik 17ra bitartean izango da, eta ontzi tradizionalak, kultura jarduerak eta publiko guztiei begirako proposamenak bildu dituzte egitarauan. Laugarren edizioko ohorezko gonbidatua Kanada izango da, eta San Juan baleontzia uretan bisitatu ahal izango da lehen aldiz.

Gaur aurkeztu dituzte festibalaren xehetasun nagusiak Teo Alberro Pasaiako alkate eta Pasaia Itsas Festibaleko presidenteak; Xabier Agote Albaolako lehendakariak; Christopher Berzins Kanadak Espainian duen enbaxadako kontseilari politikoak; Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak; Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendariak; Urkiri Salaberria Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak; Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak; eta Igor Otxoa Oninarten ordezkariak.

Teo Alberrok adierazi du Pasaia Itsas Festibala Pasaia mundura zabaltzeko leiho bat dela, baita mundua Pasaiara ekartzekoa ere. Jaialdiko presidenteak azaldu du aurten urrats bat eman dutela antolakuntzan, KM0 filosofia indartuz, eta bertako eragileei, sortzaileei eta baliabideei lehentasuna emanez. Jasangarritasunezko protokoloak ere indartu dituzte aurten, badia eta ingurua erdigunean jarriz. Tokikoari keinu eginez, Pasaiako lau barrutietako eragileak presente izango dira aurtengo festibalean. “Pasaiak bere aniztasunean du indarra, eta festibal honek hori islatu behar du. Bisitarientzat bai, baina baita herritarrekin batera eta herritarrentzat sortutako programazioa da gure apustua. Hori da balioa ematen diona festibal honi”.

Jasangarritasunari dagokionez, bisitariei garraio publikoa edo bizikleta erabiltzea gonbidatu die alkateak. Aurten soilik bizikletaz gerturatzen direnek aparkatu ahal izango dute Pasaian, zehazki Trintxerpeko Gernika plazan jarriko den bizikleta aparkalekuan eta Donibaneko motoen aparkalekuan. Horiez gain, aparkaleku eremu bat prestatuko da Irungo Ficoban, Pasaiara erraz iristeko.

Bestalde, honakoa esan du Xabier Agotek ohorezko gonbidatuaren eta San Juan baleontziaren inguruan: “Kanada ohorezko gonbidatua izatea ez da kasualitatea, Atlantikoaren bi aldeetan eraikitako historia partekatu baten aitortza baizik. Duela ia 500 urte eraiki zen leku berean, Pasaian bertan, San Juan-a ikusi eta bisitatu ahal izateak bidaia haien benetako dimentsioa Kanadako kostaldeekin ezarri zuten lotura ulertzeko aukera ematen du”. Kanadatik 22 lagun etorriko dira Pasaiara, eta beren tradizioak gurera ekarriko dituzte. Besteak beste, urki azaleko kanoa edo kayak inuitak eraikiko dituzte Albaolan, bi lurraldeen arteko lotura atlantikoa indartuz.

San Juan, gainera, bisitagarri egongo da festibalean, eta lehen aldiz bisitatu ahal izango da uretan. Bisitariak itsasontziaren XVI. mendeko testuinguruan murgilduko ditu. San Juan ontziarekin lotuta, San Pedroko lonjan Mendi Urruzuno argazkilariaren argazki erakusketa bat bisitatu ahal izango da, zeinak eraikuntzaren bilakaera erakusten duen. Albaolako AinguraOla ere bisitatu ahal izango da festibalean zehar. Bertan egiten ari dira San Juan-aren aingurak.

Kanada

Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldiak musika, dantza, erakusketak, gastronomia edo lanbide tradizionalen erakustaldiak jasoko ditu. Ohorezko gonbidatua Kanada izango da, eta herrialde horrek hari eskainitako programazio espezifikoa izango du, arreta berezia eskainiz gaur egungo Kanadako lurralde indigenei.

Atlantikoan zeharreko topaketak izeneko programak elkarrizketan jarriko ditu euskal tradizioak Kanadako Lehen Nazioetako, inuit komunitateetako eta Atlantikoko kulturetako tradizioekin. Kanadak, gainera, bere stand propioa izango du San Pedroko lonjaren aurrean, eta bere historiaren berri emango du.

Ontziak

Ontziak maiatzaren 14ko 18:00etan iritsiko dira Pasaiako badiara. Hasiera ekitaldia, gainera, Pasaia Itsas Festibalaren YouTube-ko kanalaren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Pasaian tamaina, jatorri eta tipologia ezberdinetako ontzi tradizionalak bilduko dira, eta “Pasaia itsas ondarearen erakusleiho paregabea” bihurtuko dute. 120 ontzik jada eman dute izena.

Festibalean ontzi horietako batzuk gertutik edo horietan nabigatuz bisitatu ahal izango dira. Antolakuntzak bi ontzi nabarmendu ditu: Étoile du Roy, hiru mastako fragata kortsarioa eta Recouvrance, XIX. mendeko Frantziako itsas armadako itsasontziaren erreplika. 47 eta 42 metroko luzera dute, hurrenez hurren.

Kontzertuak eta jaia

Uretako programazioaz gain, egitaraua lurreko jarduerekin osatuko da: bisitak itsasontzietara, lanbide tradizionalen erakustaldiak, musika, dantza, antzerkia, gastronomia edo erakusketak. Musikaren arloan, Pedro Pastor kantautorea edo Bele abeslari donostiarra festibalean izango dira. Bi artisten kontzertuak maiatzaren 14an izango dira, estreinako egunean. Horiez gain, Nakany Kante artista ginearra, Eskorzo talde granadarra eta Amparanoia talde madrildarra ere Pasaian izango dira. Kale animazioa eta jai giroa etengabeak izango dira.

Jarduera asko eta asko familia girokoak izango dira: haurrentzako tailerrak, urpekaritzako bataioak, itsasoari lotutako hezkuntza proposamenak edo Akromasta izeneko jarduera.

Egitarau oso-osoa festibalaren webgunean kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.