Sexualitatea hizpide, Familian Hezi programaren azken monografikoan
Errenteriako Udalak, Familian Hezi zerbitzuaren bitartez, Sexualitatea, nondik hasi? izeneko monografikoa eskainiko du datorren astean.
Errenteriako Udalak, Familian Hezi zerbitzuaren bitartez, Sexualitatea, nondik hasi? izeneko monografikoa eskainiko du datorren astean, gurasoei sexualitatearen gaia kudeatzeko tresnak eskainiz haien seme-alaben hezkuntza afektibo sexualean eragile aktibo izan daitezen. Maiatzaren 6an, ostegunean izango da saioa 15:00etan hasita.
Hirugarren saio horretan parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute (egin klik hemen).
Halaber, familiek beren erreferentziazko zentroan edo gurasoen elkarteetan eska dezakete informazio gehiago. Familian Hezi zerbitzuari buruzko edozein zalantza argitzeko edo bakarkako arreta jasotzeko, posta elektroniko helbidera idatzi edo 688 724 233 telefonora deitu daiteke, astearteetan 09:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara.
