Iztietako festak, gaurtik igandera
Gaurko (hilak 30, osteguna) hasiko dira auzoko festak, 19:00etan. Dozenaka ekitaldi prestatu ditu Gurekin Auzo Elkarteak.
Diputazio plazako karpan izango dira ekitaldi gehienak. Gaur (hilak 30, osteguna) hasiko dira Iztieta auzoko festak. Igandera artekoa izango da Gurekin Auzo Elkarteak antolatu duen ekitaldien zerrenda, eta beti bezala, denetarik da. Helburu batekin: asteburu gozagarri bat eskaintzea auzotarrei, errenteriarrei, eta nahi duten guztiei.
Honakoa da, egunez egun, festen egitaraua:
Gaur (hilak 30, osteguna)
- 19:00. Diputazio plazan, txupinazoa eta mutxikoak.
- 19:30. Auzotik, buruhandiak Errenteriako Udal Txistu Taldeko kideekin.
- 22:00. Diputazio plazan, DJa Furius taldekoekin.
- 00:00. Suzko zezena, Gurekinen danborradako kideekin.
Bihar (maiatzak 1, ostirala)
- 09:30. Txalapartarekin diana Noa eta Martaren eskutik.
- 11:00. Aurpegiak margotzeko jarduera Elipsis-en eskutik.
- 12:00. Danborrada.
- 14:00. Txentxori omenaldia.
- 14:30. Herri paellada Diputazio plazan.
- 19:00. Buruhandiak trikitilariekin auzoan zehar.
- 19:30. Jesus Gil DJarekin tardeo-a.
- 22:00. Dantzaldia Elipsis taldearekin.
Etzi (maiatzak 2, larunbata)
- 09:30. Amulletako danborrariekin diana.
- 11:00. Diputazio plazan, bizikleta ginkana Gurpil Artea elkartearen eskutik.
- 12:00. Haurrentzako toka eta bote txapelketak.
- 16:00. Gurutze Gorriarekin jarduerak Diputazio plazan.
- 18:00. Diputazio plazan, bingoa Elipsis taldearekin.
- 19:30. Musika eta parrillada Diputazio plazan.
- 21:30. Igara Roosters taldearen emanaldia plazan.
- 00:00. DJ Carlos Nemuxekin dantzaldia.
Maiatzak 3, igandea
- 11:30. Diputazio plazan, eskulan tailerrak Elipsisekin.
- 17:00. Diputazio plazan, Furiusen eskutik, Minion Txiki Festa.
- 18:00. Furiuseko kideen dantza ikuskizunak Diputazio plazan.
- 18:30. Haurrei krispetak banatuko dizkiete.
- 20:00. Diputazio plazan, festak bukatzeko traka.
