Eusferak haurren unibertsoa euskaldunagoa izatea bilatuko du
Eusfera egitasmoa Antxon eta Trintxerpen lurreratuko da maiatzaren 7tik 17ra. Antolatzaileek hainbat jarduera ondu dituzte.
Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala, Eusfera egitasmoa Pasaian lurreratuko da maiatzaren 7tik 17ra bitartean. Iniziatibaren helburua da haurren unibertsoa euskaldunagoa izatea, eta hori lortzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte Antxon eta Trintxerpen.
Gurasoen hizkuntza aktibazioa eta familientzako testuinguru euskalduna bilatzeko asmoarekin, Misioak eta Euspazioak sortuko dituzte. Alde batetik, familiek beren kabuz etxean egiteko misioak egongo dira, haurren adinaren arabera egokituak. Misio horiek Eusferaren webgunean aurki daitezke. Bestetik, kalean egiteko Euspazioak sortuko dituzte. Bertan, haur eta helduek elkarrekin parte hartzeko ekintzak antolatu dituzte.
Antxoko eta Trintxerpeko Euskaltzaleen Sareen helburua da gurasoak saretzea eta aktibatzea. Horretarako, hainbat jarduera prestatu dituzte aipatutako bi barrutietan. Ekintza guztietan, gainera, gutxienez heldu batek eta haur batek elkarrekin parte hartu beharko dute.
Trintxerpe
- Maiatzak 7: Parketarrak Gudari plazan, 17:15ean.
- Maiatzak 8: Euskaraokea Serafin Esnaola plazan, 19:30ean.
- Maiatzak 9: Mintza-pintxo txapelketa Serafin Esnaola plazan, 12:00etan.
- Maiatzak 10: Eskape-room ibiltaria Gernika plazatik, 12:00etan.
- Maiatzak 12: Eskumutur tailerra Serafin Esnaola plazan, 17:30ean.
- Maiatzak 13: Mahai jolasak Gudari plazan, 17:30ean.
Antxo
- Maiatzak 8: Euskaraokea Ibaiondo plazan, 18:00etan.
- Maiatzak 12: Parketarrak Ibaiondo plazan, 17:30ean.
- Maiatzak 15: Jolasak Ibaiondo plazan, 18:00etan.
- Maiatzak 16: Sukaldaritza tailerra Ibaiondo plazan, 11:30ean.
