Karmenak prestatzen hasiko dira maiatzaren 6an
Trintxerpeko Jai Batzordeak 2026ko karmenak prestatzeko lehen bilera egingo du asteazkenean. Barrutiko alkateordetzan bilduko dira, 19:30ean.
Uda gerturatzen ari da, eta barrutietako jai batzordeak herrietako jaiak prestatzen hasi dira jada. Maiatzaren 6an (asteazkena), Trintxerpeko Jai Batzordeak 2026ko karmenak prestatzeko lehen bilera egingo du. Barrutiko alkateordetzan bilduko dira, 19:30ean. Aurtengo Karmen Jaiak uztailaren 15etik 19ra bitartean izango dira.
Trintxerpeko Jai Batzordeak dei egin die barrutiko bizilagunei eta elkarteei bilkuran parte hartzera, jaietarako ekintzak proposatu edo antolatzeko.
