Lartzabal eta Beraun, auzo batzarren hurrengo geltokiak
Udalak bilera horietan parte hartzera deitu ditu auzotarrak.
Auzo batzarren dinamikan buru belarri sartuta dago udala azken asteetan, eta dagoeneko lau auzotan egin ditu, eta datorren astean Lartzabal eta Beraunen txanda izango da. Lartzabalen maiatzaren 5ean egingo dute, asteartea, 18:00etan Haritza Auzo Elkartean. Aizpea Otaegi alkateak hartuko du parte, Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziekin batera.
Beraungo auzo batzarra berriz, maiatzaren 7an izango da, osteguna, 18:00etan Aldakoenea eraikinean. Otaegi, Lemos eta Martin izango dira horretan ere.
Udalak bilera horietan parte hartzera deitu ditu auzotarrak.
