Lekuona Fabrika zabalik izango da ikasleentzat
Larunbatetik, hilak 9, ekainaren 21era izango da zabalik Lekuona asteburuetan.
Lekuona Fabrika zabalik izango da asteburuetan ikasteko. Lekuona Fabrika erabiltzeko aukera izango dute ikasleek asteburuetan ere larunbatetik, hilak 9, ekainaren 21era arte. Espazioa ikasgela gisa erabili ahalko da soilik, eta ez da beste inolako zerbitzurik eskainiko (liburu mailegua, ordenagailuen erabilera…) bigarren solairua baino ez da izango erailgarri-eta.
Zerbitzu hori eskaintzeak, Lekuona Fabrikaren ohiko ordutegia zabaltzea suposatzen du, eta hala, larunbateko ordutegia 09:00etatik 20:00etara eta igandetakoa, 09:00etatik 14:00tara.
