Ipuinen maiatza Andreonen
Udaberriko ipuin kontaketen zikloak segida izango du herriko liburutegian. Lau saio izango dira.
Lur Korta oiartzuarrak itxiko du zikloa, hilaren 27an. Udaberriko ipuin kontaketen zikloaren bigarren zatiaren berri eman du Andreone Lezoko Udal Liburutegiak. Lau kontaketa izango dira hilaren 6aren eta 27aren bitartean; den-denak asteazkenez izango dira, 18:15ean. 4-7 adin tartekoei begirakoak dira kontaketa horiek. Honakoak dira:
Hilaren 6an
- Amelik Udaberriko istorioak kontatuko ditu.
Hilaren 13an
Maite Frankoren txanda Arraina eta limoia kontatzeko.
Hilaren 20an
- Udaberriko haziak ekarriko ditu Pello Añorgak Lezora.
Hilaren 27an
- Lur Kortak itxiko du zikloa, Otsoz otso zabalduko du Andreonen.
