Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Banderak binaka Gipuzkoako Trainerilla Ligan

Herrialdeko ligako bi jardunaldi jokatu dira asteburuan. San Juanek, Hibaikak eta San Pedrok binaka irabazi dituzte estropadak.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2026/05/04

Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren eta bosgarren jardunaldiko estropadak jokatu ziren larunbatean Orion, eta igandean Mutrikun. Maiatzaren Lehenean hirugarren jardunaldia zen jokatzekoa (Donostian), baina bertan behera utzi zuten arazo teknikoengatik. Garaipenez betetako bi egun izan ziren, San Juanek, Hibaikak eta San Pedrok binaka irabazi dituztelako banderak.

Larunbatekoak
Larunbatean, Oriokoan San Pedro kadete mutiletan irabazle izan zen, Hibaika bigarren, eta San Juan hirugarren. Nesketan, berriz, San Juan bigarren postuarekin konformatu behar izan zen, Mutrikuren atzetik sailkatu baitzen. Bederatzigarren izan zen Hibaika

Emakumeen Gazte Mailan, berriz, bandera Hibaika Ak eskuratu zuen, atzetik San Juan eta Hibaika B izan zituela. Gizonetan, San Juan A eta B lehen biak izan ziren, eta hirugarren San Pedro.

Seniorretan, emakumeetan, San Juan Bk erraz irabazi zuen, eta arrosen A ontzia hirugarren izan zen. Senior gizonetan, berriz, San Juanentzako podiumeko hirugarren koska, eta Hondarribiarentzat bosgarrena.

Larunbateko estropadako emaitza zehatzak eskuratzeko baliatu esteka hau.

Igandekoak
Igandean Mutrikuk jaso zituen estropaden emaitzak larunbatekoenak oso antzekoak izan ziren. Ez zen alde nabarmenik izan azken emaitzetan.

Kadeteetan, nesketan, San Juan bigarren eta Hibaika bederatzigarren larunbatean bezala, eta Mutriku onena. Mutiletan eskema oso antzekoa: San Pedrorentzat bandera, bigarren Hibaika, eta laugarren San Juan.

Gazte Mailako nesken estropadan Hibaika A izan zen nagusi asteburuan bigarrenez; San Juan eta Hibaika B izan zituen segidan. Jubeniletan, mutiletan, San Juanentzat asteburuko bigarren bandera, San Pedro bigarren, eta San Juan B hirugarren.

Seniorretan, sanjuandarrak berriz ere garaile nesken kategorian B ontziarekin, eta A trainerilla seigarren izan zen. Gizonetan, Hondarribia bigarren eta San Juan bosgarren.

Igandeko estropadetako emaitza zehatzak eskuratzeko baliatu esteka hau.

Aurrera begira
Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren eta azken jardunaldia Hondarribian jokatuko da hilaren 9an (larunbatean), 16:30etik aurrera. Estropada hori, hurrengo egunean (maiatzaren 10ean) Mutrikun izango den Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropada funtzioa beteko du aldi berean.

Horren ondoren, Euskadiko txapelketak izango dira hilaren 16-17ko asteburuan Legution (Araba).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.