Papresako langileen batzordea Jaurlaritza eta aldundiarekin bilduko da
Batzordeak berak jakinarazi duenez, enpresaren inguruko prozesuaren informazioa lehen eskutik jasotzea da.
Papresako langileak, gaur. Papresako langileen batzordea Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bilduko da. Aldundiaren Donostiako egoitzan izango dute bilera 13:00etan hasita eta batzordeak berak jakinarazi duenez, enpresaren inguruko prozesuaren informazioa lehen eskutik jasotzea da.
Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Papresa. Apirilaren 23an jaso zuten horren jakinarazpena langile batzordeko kideek Donostiako merkataritza arloko epaitegitik, eta hiru enpresa taldek erakutsi dutela Papresaren gainean interesa azaldu zuten gainera. Gaurko bileran azalpenak eskatuko dituela esan du langileen batzordeak, “egoera zertan den eta bi erakundeek prozesuaren hurrengo fasetan zein jarrera eta asmo izango dituzten jakin nahi dugu”. Ezinbestekoa jo dute egoeraren gaineko lehen eskuko informazioa izatea, “horrela bermatuko baitugu langileek prozesuaren gaineko informazio gardena eta zehatza izatea”.
