Udal zerbitzuekiko asebetetzea neurtzeko inkesta egingo du udalak
Iniziatibaren bidez, errenteriarren asebetetzea neurtu nahi du, baita haien beharrak eta hobekuntza esparruak identifikatu ere.
Udalak inkesta bat abian jarriko du gaur, astelehena, herritarren iritzia biltzeko udalerriaren, udal gobernuaren eta udal zerbitzuen gaineko hainbat gairi dagokienez. Iniziatibaren bidez, errenteriarren asebetetzea neurtu nahi du, baita haien beharrak eta hobekuntza esparruak identifikatu ere.
Azterlan hori egiteko, Udalak 600 inkesta egingo ditu herritarren artean. Aste honetan hasiko dira eta batez ere telefonoz egingo dituzte, baina aurrez aurre eta posta elektronikoz ere egingo dituzte (aurreko azterketetan posta elektronikoa eta baimena eman zuten pertsonen artean).
Erantzunak anonimoak izango dira
Udalak aldez aurretik eskerrak eman dizkie herritarrei laguntzagatik, eta eskatu die ahalik eta gehienek parte har dezaten inkestan, emaitzarik onena lortu ahal izateko.
