Butarock, bertan behera
Sarreren dirua bihartik itzultzen hasiko dira. Data berri bat lotzen ari dira antolatzaileak areto berean.
Butarock jaialdiaren zortzigarrena ospatzekoak ziren ostiralean, hilaren 8an. Hainbat egoerek derrigortuta utzi behar izan dutela kontzertua bertan behera jakinarazi dute antolatzaileek.
Hori horrela, ostiralerako aurreikusia zegoen kontzertua data berri batean eta areto berean emateko lanean ari dela jakinarazi du antolakuntzak.
Sarreren diruari dagokionean, bihartik, osteguna 7, eskatu ahalko dute sarrerak erositako lekuetan itzulketa. Zuzenean antolakuntzaren bidez erosi dituztenek berriz, whatsApp mezua bidali beharko dute 637 21 83 99 telefono zenbakira. Sarrerak online plataforma bidez erosi dutenei berriz, modu automatikoak itzuliko diete dirua.
