Erretiratuen klubek ateak zabalduko dituzte parez pare
Ateak Zabalduz programa egingo dute hilaren 11tik 15era, zortzigarrenez,
Gaur aurkeztu dute ateak zabalduz programaren zortzigarren ekitaldia. Ateak Zabalduz programaren hamabigarren ekitaldia egingo dute hilaren 11tik 15era bitartean. Gaur aurkeztu dute ondu duten egitaraua Agustinetako San Agustin erretiratuen elkartean Aizpea Otaegi alkateak, Naroa Zabala Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Errenteriako erretiratuen klubetako ordezkariek, eta Lagunkide-Acoge programaren ordezkariek.
2013an martxan jarritako programaren bidez urte osoan zehar erretiratuen elkarteetan egiten dutena herritarrekin partekatzen dute. Une honetan, erretiratuen zortzi udal klub daude, eta horietara 3.000 bazkide biltzen dira.
Egitarau oparoa ondu dute, ohi moduan: Erakusketak, hitzaldiak, kalejira, abesbatzen emanaldia, eta ohiko bazkaria. Guztiak doakoak dira, bazkaria izan ezik. Jardueretan parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako, edo informazio gehiago jasotzeko erretiratuen elkarteetara jo behar dute interesdunek.
Nabarmentzekoa da aurtengo hitzaldia, landuko duen gaiarengatik baino, lantzeko moduarengatik. Erretiratuen elkarteen eta Koldo Mitxelena ikastetxearen arteko elkarlan proiektu batetik sortu da. Nerabeak, irakasle bilakatuko dira eskuko telefonoaren erabilerarekin lotutakoak azaltzeko, eta lankidetzaren bigarren fase batean Frankismoan bizitutakoak kontatuko dizkiete erretiratuek nerabeei; ikasleek, gai horrekin bukatuko dute Historia ikasgaia. Jardueraren lehen zatia Ateak Zabalduz jardunaldien barruan egingo dute, hilaren 14an, 1130etik 13:00etara. Egitarau osoa ikusteko, klik egin hemen.
